Ikuskarako lanak bidaltzeko epea zabaldu dute
Azaroan izango da lehiaketa, eta irailaren 8a bitartean jasoko dituzte erakustaldirako film laburrak. Trintxer Kultural Elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia azaroan izango da aurten, eta honezkero ekin diote lanak bilatzeari. Lehiaketak XIII. aldia izango du aurten, eta lanak irailaren 8a bitartean jasoko dituzte, 18:00ak arte. Antolakuntzarekin harremana ez duen edonork parte har dezake lehiaketan, beti ere bidaltzen duen lana 2010. urteko urtarrilaren 1etik hona egindakoa izanez gero, antolakuntzak oinarrietan zehaztu duenez, ez baitituzte onartuko lehenago egindako lanik. Aldiz, gaia eta generoa erabat libreak dira, eta filmak mutuak zein soinudunak izan daitezke. Hizkuntza aldetik soilik euskaraz eta gazteleraz egindakoak onartuko dituzte. Antolakuntzak izendatutako batzorde batek hautatuko du zein lanek parte hartuko duten lehiaketan eta eta zeintzuk parte hartuko duten erakustaldiko beste ataletan. Era berean, Gipuzkoan egindako film laburretatik hautatzen dituztenak Xabier Portugal saria lortzeko aukera izango dute. Irabazle bakarra, zazpi sari Zazpi sari banatuko ditu Ikuskak. Irabazleari 1.200 euro ordainduko dizkiote eta zuzendari onenari, 600 euro. Gainontzeko sari guztiak, berriz, 500 eurokok dira. Lanak Internet bidez edo ohiko postaz bidali daitezke. Internet bidez bidaliz gero, www.ikuska.net helbidera jo eta Movieta izeneko estekan klikatuz bidali daitezke lanak. Ohiko posta zerbitzuaz bidaliz gero, aldiz, bi helbide jarri dituzte aukeran: Trintxer Kulturala, [...]
Azaroan izango da lehiaketa, eta irailaren 8a bitartean jasoko dituzte erakustaldirako
film laburrak.
Trintxer Kultural Elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia azaroan izango da aurten, eta honezkero ekin diote lanak bilatzeari. Lehiaketak XIII. aldia izango du aurten, eta lanak irailaren 8a bitartean jasoko dituzte, 18:00ak arte.
Antolakuntzarekin harremana ez duen edonork parte har dezake lehiaketan, beti ere bidaltzen duen lana 2010. urteko urtarrilaren 1etik hona egindakoa izanez gero, antolakuntzak oinarrietan zehaztu duenez, ez baitituzte onartuko lehenago egindako lanik. Aldiz, gaia eta generoa erabat libreak dira, eta filmak mutuak zein soinudunak izan daitezke.
Hizkuntza aldetik soilik euskaraz eta gazteleraz egindakoak onartuko dituzte.
Antolakuntzak izendatutako batzorde batek hautatuko du zein lanek parte hartuko duten lehiaketan eta eta zeintzuk parte hartuko duten erakustaldiko beste ataletan. Era berean, Gipuzkoan egindako film laburretatik hautatzen dituztenak Xabier Portugal saria lortzeko aukera izango dute.
Irabazle bakarra, zazpi sari
Zazpi sari banatuko ditu Ikuskak. Irabazleari 1.200 euro ordainduko dizkiote eta zuzendari onenari, 600 euro. Gainontzeko sari guztiak, berriz, 500 eurokok dira.
Lanak Internet bidez edo ohiko postaz bidali daitezke. Internet bidez bidaliz gero, www.ikuska.net helbidera jo eta Movieta izeneko estekan klikatuz bidali daitezke lanak.
Ohiko posta zerbitzuaz bidaliz gero, aldiz, bi helbide jarri dituzte aukeran: Trintxer Kulturala, Ulia etorbidez, 13 bis, behea 20110 Pasaia edo eta Gipuzkoa Trintxer Kulturala, 35. posta kutxa, 201101, Pasaia.
Edonola ere, interesdunek Ikuskaren webgunean irakur ditzakete film laburren lehiaketako oinarriak osorik. .