Errenkoaldeko zozketak baditu saridunak
Errenkoaldeko 500 euroko hamar erosketa txartelek badauzkate jabeak, zehazki, azpiko zerrendan agertzen diren zenbakiren bat daukatenak. Errenkoaldetik gogorarazi dute ekainaren 30a baino lehen gastatu behar direla erosketa txartelak. 43.607 15.818 26...
Errenkoaldeko 500 euroko hamar erosketa txartelek badauzkate jabeak, zehazki, azpiko zerrendan agertzen diren zenbakiren bat daukatenak. Errenkoaldetik gogorarazi dute ekainaren 30a baino lehen gastatu behar direla erosketa txartelak.
- 43.607
- 15.818
- 263.910
- 373.915
- 8.047
- 343.082
- 295.994
- 286.943
- 79.304
- 140.448
Kanpaina bat bukatu eta hurrengoa hasi egin du Errenkoaldek. Hilaren 20tik 23ra Errenkoaldeko establezimendu batean erosteak saria izango du. Hala, 50 eurotik gorako erosketa bakoitzagatik hiru sagardo botilako kaxa bat oparituko dute. Guztira, mila ale daude bezeroen artean banatzeko. Horiek bukatzean amaituko da kanpaina.
Merkataritza elkartetik azaldu dutenez, sariak eskuratu ahal izateko bezeroek bi gauza behar dituzte. Batetik, merkatariak emandako erosketa tiketa, eta bestetik, Errenkoaldek banatuko duen txartel bat. Nahikoa da bi horiekin Errenkoalderen bulegotik pasatzea saria jasotzeko.
Bulegoa hilaren 20tik 23ra 09:00etatik 19:30era dago irekita, eta hilaren 24ean 09:00etik 13:00etara.