Elkarretaratzea Durangoko hilketa salatzeko
Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako hilaren 16an Durangon (Bizkaia) hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko. Euskal Herri osoan egingo dituzte protestak, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Emakumeen kontrako ...
Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako hilaren 16an Durangon (Bizkaia) hilda agertu zen emakumearen heriotza salatzeko. Euskal Herri osoan egingo dituzte protestak, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Emakumeen kontrako erasoren bat gertatzen denean Niessen merkataritza zentroaren parean elkartzen dira horiek salatzeko, eta gaurkoan ere hortxe elkartuko dira 19:30ean.
Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi du 2011n hiru emakume hil dituztela Hego Euskal Herrian “indarkeria patriarkala” dela eta: “Emakumeen kontrako indarkeria gure gizartean dagoen giza eskubideen urraketarik larriena eta hedatuena da, eta emakumeen kontra emakume izateagatik soilik egiten diren indarkeria forma guztiak biltzen ditu”.