Santio Eguna, aterkien azpian
Emakume arraunlariek atzo arratsean bota zuten txupinarekin hasi ziren Donibaneko Santio Jaiak. Santioen hasierako ekitaldian ere euria izan zen protagonista, baina hala ere Pasaiako lau barrutietan ozen entzun zen Santiago plazako udaletxe zaharretik San Juango arraunlariek bota zuten suziria. Martxan jarri ziren santioak. Gaur, dianaren eta Santio Eguneko bigantxen ondoren, kirolari tartea egin diote sanjuandarrek Gaztelutxoko XXV. Igoeran. Euriari beldurrik gabe atera dira errepidera txirrindulari sanjuandarrak. Kirol proba horretan, Gaztetxoen Mailan, Nora Fraile (nesketan) eta Xabi Torres (mutiletan) izan dira irabazleak. Kadeteetan, berriz, Asier Lasa; gazteetan Inaxio Amunarriz eta seniorretan Ibai Sistiaga. Donibane Zikloturista Taldeak antolatutako proba arrakastatsua izan da. Gaur eguerdian egin behar zuten paella jatea bertan behera utzi dute: hilaren 30ean egingo dute. Bihar, Santa Ana Eguna ospatuko dute, eta etzi, San Pantaleon, sardinen eguna.
Emakume arraunlariek atzo arratsean bota zuten txupinarekin hasi ziren Donibaneko Santio Jaiak. Santioen hasierako ekitaldian ere euria izan zen protagonista, baina hala ere Pasaiako lau barrutietan ozen entzun zen Santiago plazako udaletxe zaharretik San Juango arraunlariek bota zuten suziria. Martxan jarri ziren santioak.
Gaur, dianaren eta Santio Eguneko bigantxen ondoren, kirolari tartea egin diote sanjuandarrek Gaztelutxoko XXV. Igoeran. Euriari beldurrik gabe atera dira errepidera txirrindulari sanjuandarrak. Kirol proba horretan, Gaztetxoen Mailan, Nora Fraile (nesketan) eta Xabi Torres (mutiletan) izan dira irabazleak. Kadeteetan, berriz, Asier Lasa; gazteetan Inaxio Amunarriz eta seniorretan Ibai Sistiaga. Donibane Zikloturista Taldeak antolatutako proba arrakastatsua izan da.
Gaur eguerdian egin behar zuten paella jatea bertan behera utzi dute: hilaren 30ean egingo dute.
Bihar, Santa Ana Eguna ospatuko dute, eta etzi