Uda sasoiko laguntzaileen lana txalotu dute Herriko Etxeko hautetsiek
Uda sasoian Hendaian laguntzaile gisa aritu direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten joan zen astean Herriko Etxean. Hautetsiez inguraturik, “bide publikoetan zein hondartzan” eginiko lanarengatik eskerrak eman zien Jean-Baptiste Salab...
Uda sasoian Hendaian laguntzaile gisa aritu direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten joan zen astean Herriko Etxean. Hautetsiez inguraturik, “bide publikoetan zein hondartzan” eginiko lanarengatik eskerrak eman zien Jean-Baptiste Salaberri auzapezak. Herriko Etxeko arduradunek hondartzaren eta bainatzearen zaintzareri dagokionez jarrera onak nabarmendu dituzte; arauen errespetatzean eta baizuzaleen eta surflarien ateko errespetuan aurrera pausuak ikusi dituztela adierazi du Hendaiako auzapezak.
Hondartza auzoko gehiegizko aparkatzearen kontra borrokatzea zaila dela uste du Salaberrik, eta “eragile guztien arteko elkarlana ezinbestekoa” dela iritzi du. Zentzu horretan Herriko Etxearen eta polizia nazionalaren arteko adoste lana indartzeko nahia adierazi du.
Salaberri pozik agertu da aurtengo udan Hendaiak izan dituen bisitariekin. “Jendetza handia hurbildu da Hendaiara, eta oro har pozik izaten ahal ginen sasoia iragan zen baldintzez”, esan du.