Ikasturte berriari hasiera emateko prest dago Emeki emakumeen elkartea
Emeki elkarteak ikasturte berria estreinatuko du datorren astean, eta udazkeneko ikastaroak prest dituzte. Izen emate epea ireki dute eta parte hartzeko bazkide izatea ez da behar. Montse Garmendia, elkarteko presidenteak azaldu duenaren arabera, “emakumeen artean jarduera amankomunak egiten ongi pasatzea da helburua”. Hortaz, udazken honetan aukeran izango diren jantzigintza, bolillo, lentzeria, eskulan, bitxikeria, trikota edo jantzigintza tailerretan izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da, izan ere urriaren 3an hasiko dute ikasturte berria. Interesatua dagoen edonork bi aukera izango ditu izena emateko; alde batetik, telefonoz, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara 943 643 402 zenbakira deituz, edota bestetik, San Pedro kaleko egoitzatik ordu berean bertaratuz. Gainera, Hondarribiko KZ gunean informatika tailerrekin jarraituko dute. Ikastaroak arratsaldez antolatu dituzte, baina goizeko taldea osatuz gero, beste zenbait ikastaro antolatzen saiatuko dira. Funtzio sozialaz gain, Emeki elkartearen helburua “ongi pasatzeaz gain, emakumeei zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzea” ere bada. Gainera, azken urtetan, hizkuntza ikastaroak edota defentsa pertsonalerako teoria eta praktika ikastaroak antolatu dituzte. Garmendiak dioenez, “gauza ezberdinak antolatzeko aukera beti dago, taldeak sortu eta interes amankomunen araberakoa”. Bingo-mendaria hasteko Datorren asteartean arratsaldeko17:00etatik aurrera, bingo-mendaria egingo dute, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Informazio gehiagorako www.emekielkartea.com web orria bisita daiteke, eta iritzi. aholku, ideiak… eman ahal izateko blog berria estreinatu [...]
Emeki elkarteak ikasturte berria estreinatuko du datorren astean, eta udazkeneko ikastaroak prest dituzte. Izen emate epea ireki dute eta parte hartzeko bazkide izatea ez da behar. Montse Garmendia, elkarteko presidenteak azaldu duenaren arabera, “emakumeen artean jarduera amankomunak egiten ongi pasatzea da helburua”.
Hortaz, udazken honetan aukeran izango diren jantzigintza, bolillo, lentzeria, eskulan, bitxikeria, trikota edo jantzigintza tailerretan izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da, izan ere urriaren 3an hasiko dute ikasturte berria. Interesatua dagoen edonork bi aukera izango ditu izena emateko; alde batetik, telefonoz, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara 943 643 402 zenbakira deituz, edota bestetik, San Pedro kaleko egoitzatik ordu berean bertaratuz. Gainera, Hondarribiko KZ gunean informatika tailerrekin jarraituko dute. Ikastaroak arratsaldez antolatu dituzte, baina goizeko taldea osatuz gero, beste zenbait ikastaro antolatzen saiatuko dira.
Funtzio sozialaz gain, Emeki elkartearen helburua “ongi pasatzeaz gain, emakumeei zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzea” ere bada. Gainera, azken urtetan, hizkuntza ikastaroak edota defentsa pertsonalerako teoria eta praktika ikastaroak antolatu dituzte. Garmendiak dioenez, “gauza ezberdinak antolatzeko aukera beti dago, taldeak sortu eta interes amankomunen araberakoa”.
Bingo-mendaria hasteko
Datorren asteartean arratsaldeko17:00etatik aurrera, bingo-mendaria egingo dute, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Informazio gehiagorako www.emekielkartea.com web orria bisita daiteke, eta iritzi. aholku, ideiak… eman ahal izateko blog berria estreinatu dute: www.emekielkartea.blogspot.com.