“Ulertezina” iritzi dio Pasaiako EAJk Bilduk azken udalbatzarrean hartutako jarrerari. Foru Aldundiari Pasaiako biziberritzean hartutako konpromisoei eusteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen lehengo asteazkeneko udalbatzarrena EAJk, baina ez zen aurrera atera, Bilduk hari erantzunez beste mozio bat aurkeztu eta azkena onartu zuelako plenoak. “Penagarria da Bilduk gure taldearen mozioa babestu ez izana. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen genion, Pasaiarekiko konpromisoa berresteko, eta, horretarako, hitzarmen berria sina zezan. Gainera, gure nahia honakoa zen: duela lau urte adostutako konpromisoak mantentzea”, azaldu du EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek. Jeltzaleen ustez, Bilduk ez dio Foru Aldundiari inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu nahi, eta horrek, beren ustez, agerian uzten du Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza”. Gaitasunik ez Oterminen arabera, “Pasaiak Gipuzkoako hainbat herrietako maila berreskura dezan, lana gelditzen zaigu oraindik”, baina, bere ustez, “ezker abertzalearen jarrerak ez du laguntzen “. Salatu duenez, ” herria erabat geldirik egotea lortzen ari dira “. Jeltzaleen bozeramaileen iritziz “udal gobernuak ez du gaitasunik, herriaren garapenarentzat ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko”. “Aitzakiak baino ez dituzte erabiltzen”, salatu du. EAJren arabera, Zirizarekin jazotako da horren adibide garbia: “Ziriza eraikina aukera izan daiteke, garapena eta enplegua sortuko duten jarduerak herrira ekartzeko. Aitzitik baina, hauteskundeetatik bost hilabete pasatu dira, eta ez dugu ez ekimenik, ez proposamenik ez erantzunik [...]
Datorren asterako bost tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirikek, enplegua bilatzen ari direnen formakuntzarako. Etorkizuna duten Lanbideen El Espazio bulegoan egingo dira, eta bi modu daude izena emateko: El Espaziora bertara joanez (Anaka kaleko 27. Zenbakian) edo 943 63 31 60 telefono zenbaki deituz. Ikastaro hauei edo El Espazioko jarduerari buruzko informazio gehiago nahi duenak elespazio.com webgunea bisitatu dezake. Datorren asteko ikastaroak: Langileak hautatzeko prozesua: Azaroaren 2an, 09:00etatik 12:00etara. Telefono bidezko elkarrizketa bat gainditzeko estrategiak eta hautatze-prozesu bati aurre egiteko komunikazio trebetasunak erakutsiko dituzte. Lana eta prestakuntza bilatzea interneten. Lanbide.net: Azaroaren 2an, 16:45etik 18:45era. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura dauden baliabideak ezagutzeko tailerra izango da. Europako Batasunean enplegua bilatzeko tresnak. Europass lana Frantzian. Aukera berriak: Azaroaren 3an, 11:00etatik 13:00etara. Tailer honetan, Europar Batasunean lan-eskaintzak zein kanaletatik dabiltzan eta haietan sartzeko zer tresna dauden eta horiek modu praktikoan nola erabili erakutsiko dute duzu. Frantziako enplegu sistema ezagutzeko aukera izango da. Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea: Azaroaren 3an, 15:45etik 18:45era. Zer da lan elkarrizketa bat? Zeratarako da? Zer baloratzen da? Holako galderen erantzunak jakin nahi dituztenei zuzenduta tailerra, lan elkarrizketa bati aurre egin aurretik teknikak eta kontuan hartu beharreko gomendio nagusiak ezagutzeko. Berrikuntzarako tailerrak. Enplegurako 2.0 Web-aren tresnak. Nola erabili RSS-ak eta alarmak: [...]
Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur
Pablo Enean gaur hasiko dira auzoko jaiak. 19:00etan botako dute jaien hasiera iragarriko duen txupina, eta 20:00etan buruhandiak irtengo dira. Bihar, berriz, 11:30ean hasiko dira haurrentzako jolasak, eta 16:00etan partxis eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte. Haurrek gazte eta helduei pasako diete jaien lekukoa iluntze aldera, herri afaria egongo delako lehenik, eta jarraian Sutura eta Kañeria taldeen kontzertua. Igandean, azkenik, 11:00etan tortilla patata txapelketa egingo dute, eta ondoren haur jolasak egingo dituzte. Haurrentzako herri bazkaria antolatu dute baita ere iganderako, doan, eta arratsaldean Halloween jaiaren harira mozorro txapelketa izango da.
Hendaian 1851 urtean egin ziren lore jokoen urteurrenaren karietara, Hendaia Turismok Euskal loreen 160 urteak goiburuko erakusketa antolatu du Abbadia gazteluko behatokian. Hilabete osoan ikus daiteke. Ordutegia: astelehenetik larunbatera 14:00etatik 18:00etara. Azken bisitariak itxiera ordua baino ordubete lehenago hasiko dira.
EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPIa baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuo...
Errenteriako Udala eta Añarbeko Mankomunitatea “kezkatuta” azaldu dira Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak direla eta. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, urrian bilera bat egiteko elkartu dira irtenbideren bat bil...
Zabalenea II gaztetxeak 11. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte hil osoan zehar, eta bihar, izango dira azkenekoak. Azken ekimenak izan arren, egun handiena ere biharkoa izango da. Goizetik aterako dira kalera. Urteurreneko ekitaldi ho...
La Armonia elkarteak emakumeentzako afaria antolatu du azaroaren 12rako. Txartelak laster ohiko tokietan salgai jarriko dituztela iragarri dute. Era berean, Gabonetako loteria eskatzeko zerrendak elkartean prest dituztela esan dute.
Hilabetero bezala, azken ostiraleko kartelada egingo dute gaur. 20:00etan izango da, San Pedro kalean. Bihar, larunbatero bezala, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute leku berean, 13:00etatik aurrera.
Irungo Udalbatzak zaharren udal egoitzaren defizita bere gain hartzeko eskatu zion Foru Aldundiari herenegun eginiko osoko bilkuran. Talde sozialistarena zen hasierako proposamena, baina EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Eztabaidaren ondoren bi testuak batzea erabaki zuten PSE-EE, EAJ eta PPk, eta haien bozkekin aurrera atera zen mozioa. Bilduk kontra bozkatu zuen eta EB abstenitu egin zen. Miguel Angel Paez sozialisten bozeramaileak azaldu zuen proposamenaren xedea: «Udalak milioi erdi euro inguru bideratzen ditu urtero egoitzara eta, legeak aurreikusi bezala, Aldundiak gastua bere gain hartuko balu, diru partida hori gastu sozialeko beste ekintza batzuetara bideratu ahal izango litzateke». Irungo egoitzaren defizitaren zatia bi hilabeteko epean ordaintzeko eskatzen dio Aldundiari sozialisten mozioak. Datozen egunotan, PSE-EEk antzerako testuak aurkeztuko ditu zaharren udal egoitzak dituzten herrialdeko beste hamabost udalerrietan. Bilduk, mozioari testu bat gehitzeko aukera aztertu zuen bozeramaileen batzordean, baina azkenean ez zuen bere proposamena osoko bilkurara eraman. «Ez dugu uste ezer lortuko dugunik horrekin», adierazi zuen koalizioko Oinatz Mitxelenak. Bere ustez, PSE-EEren idatziaren motibazioa politikoa zen, eta ez finantziaziokoa: «Hamar urtez luzatu den kontua da, eta orain lehen aldiz, gobernu batek gaiari serioski eta bere osotasunean heltzeko konpromisoa hartu duenean dator mozioa». Ildo beretik mintzatu zen Manuel Millan EBko ordezkaria. Millanek gogorarazi zuen irailaren 26an [...]