Ricardo Peña Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria izango da
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseilua gaur zen izendatzekotan Ricardo Peña Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berri, besteak beste, gai hori zutelako mahaiaren gainean. Behin izendapena onartu ondoren, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute jakinarazpena.
Ricardo Peña Quintelak ordezkatuko du, beraz, Lucio Hernando. Esarbe SA enpresako kudeatzailea da egun Peña, eta 1991tik 2003ra Zumaiako alkate izan zen, EAJkoa.