Zaleei deia egiteko kartelak egin dituzte
Lehen urtea du lehian Antxoko Pescados Ferreres Anaiak areto futboleko taldeak. Gipuzkoako Hirugarren Mailan hasi dute bidea, eta lehen sasoia izanagatik ere, geldiezina izan da euren ibilbidea, ligako lehen postuan bukatu dutelako –ligako azken partidan, ostiralean, 10-2 jipoitu zuten Anoeta taldea–. Horrek, ordea, ez die eman zuzenean herrialdeko Bigarren Mailara igotzeko aukera, partida bakarrera, ostiralean, jokoan izango dutelako eskubide hori. Hala, ostiralean, 20:30ean, Donibaneko kiroldegian, Goizuetako Umore Ona taldea izango dute aurrean. Bi aukera dituzte antxotarrek: partida irabaziz gero, koska bat gorago egiteko aukera izango dute; galtzen badute, ez. Goizuetarrak laugarrenak izan dira ligan.
Horregatik, hain partida garrantzitsua izanik, Antxoko zaleei, eta areto futbola gustuko dutenei, ostiralean Donibaneko kiroldegira agertzeko eskatu diete, eta horretarako deialdi publikoa egin dute