Berasategi, saria jaso ondorengo hizketaldian
61. Zinemaldian, atzo gauean Viktoria Eugenia Antzokian euskal zinemaren egun handia ospatu zuten: Zinemira gala. Juanba Berasategik (Pasai Donibane, 1951) Zinemira Saria jaso zuen horren barruan: marrazkigile eta ekoizle sanjuandarrari 40 urtean marrazkigintzan egindako lana aitortu zioten, eta Berasategik
sektorea indartzeko gogoa azaldu zuen bere hizketaldian. Ondoren, Mireia Gabilondoren
Amaren eskuak filma estreinatu dute
; Karmele Jaio idazlearen eleberrian oinarritutako film luzea da.