Manu Ugartemendia
Guardia Zibilak hemezortzi lagun atxilotu ditu gaur goizean
Herriraren kontrako polizia operazioan. Horietako bat Manu Ugartemendia oreretarra da. Presoen eskubideen aldeko mugimenduak Hernanin duen egoitza nazionalean atxilotuta dauzkate 10 lagun momentu honetan, eta ofiziozko abokatuarekin daude.
Arratsaldean batzarra eta manifestazioa egingo dituzte atxiloketak salatzeko. 20:00etan hasiko da mobilizazioa, Herriko Plazan.