Lehengo astelehenean begiztatu zuten bat eta herenegun bigarrena. Euskal kostaldean itsas txakur kume ugari ari dira aterpe bilatzen azken egunotan. AMBAR elkarteko adituen ustez, denboraletik ihes egin eta portuetan aterpe bila ari diren txakur kumeak dira. Donibanen azaldu den bigarrena iusmin handia sortu du herritareta bisitarien artean. Ziaboga jatetxeko arrapalatik igo zen Santiago plazaraino, eta atzo bertan eman zuen gaua, goizean uretaratzea erabaki zuen arte.
AMBAR elkarteko kideek itsas txakurra ez ukitzeko eskatu dute, koska eginez gero, zauri arriskutsua eragin dezaketelako. Txakurrak ere lotuta mantentzeko eskatu dute.
Itsas txakurra, plazan