Konposta egiteko ikastaroa, Errenteria-Oreretan
Laster jarriko dira konposta egiteko gune komunitarioak Fanderia, Agustinak eta Gaztañon, eta bien bitartean, etxean sortzen diren hondakin eta materia organikoak konpostatzeko hainbat ikastaro egingo dituzte. Horiek 100dik gora boluntarioei zuzenduta daude.
Eremu bakoitzean hogei familiek edukiko dute sukaldeko elikagaien hondakinak konpostatzeko aukera, eta dagoeneko boluntarioek eman dute izena. Geratzen diren plaza bakarrak Agustinetan daude.
Era berean, banakako lorategi edo baratzea dutenentzako ikastaroak ere antolatuko dituztela jakinarazi du Mendi eta Ingurumen Sailak.
Horrez gain, bi ekipamendu publikok zero zabor hondakin politikekin bat egingo dutela gaineratu du: Uztargi haurtzaindegia eta San Marko gotorlekuko jatetxea.