Arramendi eta San Agustin elkarteetako batzar orokorrak
Pontikako eta Agustinetako auzo elkarteek ohiko batzarrak izango dituzte datozen egunetan. Arramendi Pontikako elkarteak ostegun honetarako, hilak 6, deialdia egin du: lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 18:30ean. 2013eko ekitaldiaren berri emango dute: jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta Gida Batzordea berritzea.
San Agustin elkartean, berriz, ostiralean, hilak 7, izango dute bilera, 17:30ean lehen deialdia eta bigarrena 18:30ean. Batzar horretan 2013ko ekitaldiaren berri emateaz gain, jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta Gida Batzardea berritzea ere eztabaidatuko dute.