Urtemuga berezia izango du aurten Errenteria-Oreretako Laguntasuna txirrindulari elkarteak, 25 urte beteko baititu. Mende laurdena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta ostiral honetan jarriko dira martxan.
Hasteko, 25 urteetan zehar ateratako argazki, bildutako mailot eta bizikletekin, besteak beste, erakusketa osatu dute. Ostiraletik aurrera egongo da Merkatuzarren. 18:00etatik 19:00etara dago irekita.
Bestetik, ostiralean bertan, hitzaldi bat emango dute Iban Ruiperez eta Oskar Kintanak, 19:00etan, Merkatuzarren bertan. Kirol masajearen beharraren gaineko informazioa emango dute, eta jendearen galderak erantzungo dituzte.
Hurrengo ekitaldiak martxoan izango dira. Aurretik ere egin dituzte erakusketak Xenpelar Etxean eta Irunen: Gran Sport 60-70eko hamarkadan.
[box]
Egitaraua
- Ostirala, hilak 14: Klubaren 25 urteak erakusketa. Martxoaren 9ra arte Merkatuzarren (18:00-20:30).
- Ostirala, hilak 14: Kirol masajea hitzaldia Iban Ruiperez eta Oskar Kintanarekin, 19:00etan, Merkatuzarren.
- Martxoak 6 (osteguna): Txirrindularitzaren egungo analisia hainbat kategoriatan. Txirrindulari profesionalek parte hartuko dute. Hala nola, Leire Olaberria, Haritz Bagues eta Ane Santesteban espero dituzte. 19:00etan, Merkatuzarren.
- Martxoak 7 (ostirala): 2014ko taldearen aurkezpena, 19:00etan, Merkatuzarren.
- Martxoak 9 (igandea): Gazte Mailako Errenteria Hiria Saria, 16:00etan. Irteera Nafarroa etorbidetik eta helmuga Agirre Lehendakariaren plazan.
[/box]