Ñaco Goñi eta Stevie Zee
Blues doinuak izango dira nagusi larunbat honetan, hilak 7, Kelys tabernan. Taularatuko direnak Ñaco Goñi eta Stevie Zee izango dira. Azken hori, Erresuma Batutik dator, eta bluesaren maisutzat daukate gitarrarekin daukan gaitasuna dela eta. Jimi Hendrix, Stevie Ray Vaughan, Jeff Beck, Ritchie Blackmore eta Johnny Winterren mailan jarri dute.
AEBetatik bueltan etorri da Stevie Zee. Oakland Blues Festival o el Portland Waterfront Blues Festival jaialdietan parte hartu du. Europara bueltan Great British R&B Festival, Brentwood Internacional Blues Festival eta Farnham Maltings Blues Festival jaialdietatik pasatu da.
Bere azken lana,
Caballero, Espainian grabatua da eta AEBetan editatua.
Ñaco Goñik ere duela gutxi kaleratu du azken lana:
30 años. Bertan, azken 30 urteotan egindako pieza guztiak biltzen ditu. Armonika jotzen du.