Gizarte zerbitzuetarako diru laguntzak eskatu daitezke ostirala arte
Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko diru laguntzak emateko irizpideak finkatu ditu udalak.
Gizarte Zerbitzuetarako jarduerentzat diru laguntzak eskatu daitezkela jakinarazi du Lezoko Udalak. Eskatzaileek sarrera erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskaerak ostirala, abenduak 5, baino lehen. Diru laguntzak emateko irizpideak zehaztu ditu udalak, eta horrenbestez, gizarte esku hartzearen eremuan ekintzak burutzen dituzten elkarteei zuzendua dago deialdia: “Gizarte zerbitzuen gaietan, pertsonan, familien, eta taldeen autonoomia edo gizarte intregrazioa babestu eta sustatzeko ekintzak burutzen dituztenei”.
Hizkuntza irizpideak bete
Eskatzaileek gizarte zerbitzuekin edota osasunarekin zerikusia duten ekintzak garatu behar dituzte, Gipuzkoako eremuan lan egin behar dute, legalki eratuak eta inskribatuta egon behar dute, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izan behar dute.
Udalak onartu dituen hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte bestalde laguntza jaso ahal izateko onuradunek.