2014/12/2

Elizaldeko Guraso Eskolan, iaz baino partaide gehiago

Astelehenero bilduko dira gurasoak, zortzi saiotan banatuta, 15:00etatik 16:30era, umeekin lantzeko hainbat irizpide jasotzea helburu.

Gizarte zerbitzuetarako diru laguntzak eskatu daitezke ostirala arte

Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko diru laguntzak emateko irizpideak finkatu ditu udalak.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Lezoko Udalak

Bandoa egin du udalak Euskararen nazioarteko Egunaren harira.

Eibarri irabazi dio Donibane Eskubaloiak, partida erasokorrean

30-35 irabazi dute sanjuandarrek, oso lehiatua izan den norgehiagokan.

olatz mitxelena

PSE-EEk herritarrekin osatu nahi du hausteskunde programa

Udalerri osoan 7.700 eskutitza banatuko dituztela jakinarazi dute, nahi duen orok beren proposamenak helarazi ditzan.

olatz mitxelena

Zebrabideak elbarrientzat egokituko ditu Lezoko Udalak

Aulki gurpildunetan ibili behar duten herritarrek errepidera irtetera behartuta daude zenbait pasabideetan. Udalak halakoak ekidin nahi ditu hartutako neurriarekin.

Pasaia Garbiak Mutriku adibidetzat har dezan eskatu dio EH Bilduri

Lehengo igandean Mutrikun egin duten galdeketa Pasaiarako nahiko luke atez atekoaren kontrako plataformak.

olatz mitxelena

Kampsari buruzko dokumentala online estreinatuko dute

Egiako Le Bukowski tabernan estreinaldia ospatzeko jaia antolatu dute ostiralerako; kontzertua izango da eta ondoren dokumentala proiektatuko dute.

olatz mitxelena

David Hernandez (PP): "Bilduri botua ez ematea da atez atekoarekin bukatzeko modu bakarra""

Pasaiako PPren bozeramailearen arabera "Pasaitarrak konbentzitu beste modurik ez dago, hautestontzietan EH Bilduren zorigaiztoko kudeaketa zigor dezaten".

olatz mitxelena

Protestei eutsiko dietela iragarri dute atez atekoaren kontrakoek

Asteazkenero egingo dituzte manifestazioak, 19:00etan, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Udalari bere funtzioak betetzeari utzi izana leporatzen diote, "kalean protesta gisa utzitako zakar poltsa ez jasotzeagatik".

olatz mitxelena
Gehiago