David Hernandez (PP): "Bilduri botua ez ematea da atez atekoarekin bukatzeko modu bakarra""

Pasaiako PPren bozeramailearen arabera "Pasaitarrak konbentzitu beste modurik ez dago, hautestontzietan EH Bilduren zorigaiztoko kudeaketa zigor dezaten".

PPren arabera, “udalerrian atez atekoaren inposizioaren kontra daude protestak txantxa gisa hartu ditu” EH Bilduk, eta beren “jarrera zuzentzeko behin baino gehiagotan eskatu” zaien arren koalizioak “ez entzunarena” egiten duela salatu du. “Gizalegezkoak ez diren jarrerak plenoan behin baino gehiagotan salatu” dituztela nabarmendu du, bide batez, PPren bozeramaileak: “PPko kideek beti egin izan dugun legez”, gaineratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.