Euskararen Eguna "365 egunez luzatu" nahi du Julen Mendozak

Bihar ospatuko da Euskararen Eguna, eta horren harira, hainbat adierazpen egin ditu Errenteria-Oreretako alkateak. Horrela, gogorarazi du “euskararik gabeko Euskal Herririk ez dagoela”. Ospakizun egunaz gain, “aldarrikapen eguna” izatea nahi du Mendozak, eta “365 egunez luzatu” nahi duela. Gainera, herritarrei gogorarazi die edozein hizkuntza eskubide urraketa sumatzean, Behatokiaren eta Elebideren webguneetara jo dezaketela kexa adierazteko. Gainera, udaletxeko balkoi nagusian Euskaraz bizi nahi dut leloarekin pankarta jarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.