Kampsari buruzko dokumentala online estreinatuko dute

Egiako Le Bukowski tabernan estreinaldia ospatzeko jaia antolatu dute ostiralerako; kontzertua izango da eta ondoren dokumentala proiektatuko dute.

Datorren ostiraletik aurrera Interneten ikusi ahalko da Kampsa, 20 años de sueños y escombros dokumentala. Dani Lopezek zuzenduta, hainbat jaialditan aurkeztu dute orain baino lehen Molinaoko gune autogestionatuaren gaineko historia biltzen duen lana. Ostiraletik aurrera, baina, nahi duen orok ikusi ahalko du, Interneten. Online estrainaldia ospatzeko, festa antolatu dute ostiralerako Donostiako Egia auzoko Le Bukowski tabernan. Erroma eta Hell Division taldeek joko dute 20:00etatik aurrera, doan, eta 22:00etan dokumentala proiektatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.