Herrian lapurtzeko saiakerak izan direla ohartarazi du udalak
Esan dutenez, lapurrak, Eusko Jaurlaritzakoak edota udalekoak direla esanez sartzen dira etxeetan, neurriak hartzeko aitzakiarekin; ezezagunei etxean sartzen ez uzteko eskatu dute udaletik.
Udalak jakin du, bere izenean eta Eusko Jaurlaritzaren izenean, etxeen neurriak hartzeko aitzakia erabilita, lapurretak egiten saiatzen ari direla Pasaian. Honenbestez, udalak ustezko neurketa horiekin zerikusirik ez duela jakinarazi du, eta horregatik, herritarrei edozein zalantzaren aurrean euren etxeetan inori sartzen ez uzteko gomendatu die. Halaber, norbaitek aitzakia hori erabiliz, etxean sartzen ahaleginduz gero, ahalik eta azkarren udaltzainei deitzeko eskatu dute (943004300).