Esan dutenez, lapurrak, Eusko Jaurlaritzakoak edota udalekoak direla esanez sartzen dira etxeetan, neurriak hartzeko aitzakiarekin; ezezagunei etxean sartzen ez uzteko eskatu dute udaletik.
Aiton Bordan, Aizpean edo musika eskolan eskuratu daitezke kantu liburuxkak kantujiran abesteko.
Hizkuntza gutxituetako sorkuntza literarioa sustatzeko helburuz Hugoenea zabaldu zutenez geroztik 40tik gora idazlek hartu dute ostatu Donibaneko etxean; beste bost urteetarako luzatu dute hitzarmena.
Astelehenean San Pedron eta atzo Antxon egin zuten aurkezpena; ekarpenak biltzen ari dira proposamena udalbatzarrera eraman aurretik.
Peñaren esanetan, "urte honetarako aurrekontu proiekturik ez aurkeztea erabaki du. Ondorioz, automatikoki joan den urtean onartutako aurrekontuak mantenduko dira"
Udal Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du igandean, udaletxeko arkupetan. San Sebastian Egunaren hurbiltasuna dela eta, Gipuzkoako hiriburuari egindako kantak joko dituzte. Koldo Mitxelena ikastetxeko danborradarekin batera emango dute kontzertua, 12:30etik aurrera.
Bihar izango da lehenengo saiorako izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna.
Bihar eta etzi izango d alokabideren postua Trintxerpeko Alkateordetzan.