Hugoenearako hitzarmena berritu dute udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak
Hizkuntza gutxituetako sorkuntza literarioa sustatzeko helburuz Hugoenea zabaldu zutenez geroztik 40tik gora idazlek hartu dute ostatu Donibaneko etxean; beste bost urteetarako luzatu dute hitzarmena.
Hugoenearen erabilera arautuko duen hitzarmena berritu dute EIEk eta Pasaiako Udalak. 2009. urtez garoztik dago zabalik Donibanen Hugoenea, “hizkuntza urrituko sorkuntza literarioa sustatzeko” . Donibaneko alde zaharreko etxe bat da Hgoenea, udalarena, EIEk kudeatzen du. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Jasone Osorok eta Pasaiako Alkate Amaia Agirregabiriak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute Arizabalo Jauregian, eta honenbestez, “Donibane kaleko 114 zenbakiko bigarren solairua hizkuntza gutxituetan idazten duten idazleen kabi izaten jarraituko du datozen bost urteetan”.
Hamabostaldiak, luzatzeko aukerarekin
Hugoenea erabiltzen duten idazleek, gehienez, 15 eguneko egonaldiak egin ditzakete, nahiz eta, behar bezala justifikatuz gero, epea luzatu dezaketen. Azken bost urteetan40 idazle baino gehiago pasatu dira Hugoeneatik. .