San Sebastian Egunean oinarritutako kontzertua emango dute txistulariek
Udal Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du igandean, udaletxeko arkupetan. San Sebastian Egunaren hurbiltasuna dela eta, Gipuzkoako hiriburuari egindako kantak joko dituzte. Koldo Mitxelena ikastetxeko danborradarekin batera emango dute kontzertua, 12:30etik aurrera.
- Gure Donosti (biribilketa), Joxe Olaizola. (moldaketa Jose Ignazio Ansorena).
- Donostia (Pasodoble), Antonio Peña y Goñi. (moldaketa Txomin Agirregomezkorta).
- Donostia (Fandangoa bariazioekin), Pablo Sorozabal.
- Donostiako danborrada (Erretreta, Diana, Danborren polka), Raimundo Sarriegi (moldaketa Jose Ignazio Ansorena).
- Hiru damatxo, Jose Ignazio Ansorena.
- Atso Zaldieriaren Konpartsa, Raimundo Sarriegi (moldaketa Jose Ignazio Ansorena).
- Oilar Zaldieriaren Konpartsa, Raimundo Sarriegi (moldaketa Jose Ignazio Ansorena).
- Donostiako danborrada (Erretreta, Idiarena, Donostiako martxa), Raimundo Sarriegi (moldaketa Jose Ignazio Ansorena).
- Kresala (biribilketa), Jose Ignazio Ansorena.