Aurrekontu proposamena aurkeztu du udalak
Astelehenean San Pedron eta atzo Antxon egin zuten aurkezpena; ekarpenak biltzen ari dira proposamena udalbatzarrera eraman aurretik.
Herritarren ekarpenak bildu asmoz aurrekontuak aurkezteko bi batzar egin ditu udalak aste honetan; lehenbizikoa lehengo astelehenean San Pedroko udal aretoan, eta atzo arratsean bigarrena, Antxoko kultur etxean. Udalbatzarrera eramango duten dokumentuaren oinarrizko gakoak azaldu zizkieten bertaratutakoei, eta besteak beste gizarte zerbitzuetako partida handitzeko asmoa dutela eta hondakinak biltzeko sisteman zein kale garbiketan izandako aldaketei esker diru sarrera berriak aurreikusi dituztela jakinarazi zuten.