Bat ez, bi frigoliburutegi daude Oiartzunen
Aurrekoa hautsi egin zen. Frigoliburutegi bat finkoa izango da, Abaraxkaren atarian egongo dena, eta bestea, berriz, ibiltaria.
Aurreko frigoliburutegia hautsi, eta Abaraxka Ludotekako kideek deia egin zuten ahal zuenak besteren bat eramateko. Eta eraman ere. Bat beharrean, bi jaso zituzten, eta biak erabiltzen hasi dira.
Lehena finkoa izango da, eta Abaraxkaren atarian jarriko dute. Bestea, aurrekoa bezala, ibiltaria: Iturriotzen dago jarrita egunotan. Eta nola ez, Abaraxkako kideek bertatik liburuak hartu, eta bertan uzteko eskatu diete herritarrei, hau da, irakurtzeko eskatu diete.