Joxe Manuel Olaizola militante eta preso ohiari bere autoan GPS aparailua jarri diotela salatzeko agerraldia egin du Oreretako ezker abertzaleak. Pasa den urtarrilaren 15ean aurkitu zuten, eta salaketa jarri dute. "Estatu aparatuen eskua" ikusten dute.
Trintxerpeko Udal Euskaltegiak XXI. Kultur Astea antolatu du datorren asterako, ohi bezala, Santa Ageda bezperaren bueltan eta orotariko jarduerekin.
Partida ikusgarria jokatu zuen Donibane Eskubaloiak Usabalen, eta garaipen oso garrantzitsua erdietsi.
Aurrekoa hautsi egin zen. Frigoliburutegi bat finkoa izango da, Abaraxkaren atarian egongo dena, eta bestea, berriz, ibiltaria.
Juanba Berasategiren dokumental bat eta Kepa Junkeraren kontzertua egingo dituzte herrian, ohiko omenaldi ekitaldiarekin batera.
Zure Errenteria iniziatibaren barruan egingo dute bilera, 19:30etik aurrera (iniziatibaren lokalean izango da). Bertan, Maite Peña alkategaia eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Miren Saratxaga izango dira bertan.