Irabazi Errenteriak batzarra egingo du bihar arratsaldean
Irabazi Errenteriak bere ibilbideko bigarren asanblada egingo du bihar arratsaldean, Gabierrotako auzo elkartearen egoitzan. Bilera 18:00etan hasiko da eta herritar guztiei dago zabalduta.
Zortzi puntu aztertuko dituzte asanbladan. Tartean dira iniziatiba politikoaren forma juridikoa, hautagaiak aukeratzeko prozedura eta kodigo etikoa.