Oarso Taldeak 'mozal legea'-ren kontrako txistualdia antolatu du
PPk onartu berri duen mozal legearen kontrako txistualdia antolatu du Oarso Taldeak datorren ostiralerako. Horrela, Iztietan hitzordua jarri dute, 19:00etan. Lege horrek jakinarazi gabeko manifestazio batengatik 30.001 eurotik 600.000ra jarri dezaketela salatuko dute, baita beste ekitaldi hauengatik ere: desjabetzea bat ekidin nahi izatea edo poliziaren irudiak zabaltzea (600dik 30.000ra) edo gune publiko batean asanblada egiteagatik isuna (100 eurotik 600era).