Gazteei zuzendutako bilera egingo du EAJk bihar
Zure Errenteria iniziatibaren barruan egingo dute bilera, 19:30etik aurrera (iniziatibaren lokalean izango da). Bertan, Maite Peña alkategaia eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Miren Saratxaga izango dira bertan.
Zure Errenteria iniziatibaren barruan egingo dute bilera, 19:30etik aurrera (iniziatibaren lokalean izango da, Koldo Mitxelena plazan). Bertan, Maite Peña alkategaia eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Miren Saratxaga izango dira bertan.
Etxebizitzaren gaia jorratuko dute, gazteekin. Herriko eragileekin ari dira biltzen, etxebizitzaren arazoak aztertu eta proposamen zehatzak egite aldera. Pasa den astean higiezinen agentzietako ordezkaritza batekin elkartu ziren jeltzaleak.
EAJk adierazi duenez, Saratxagak gazteei azalduko die zein bide egin behar duten etxebizitza sozial bat lortzeko aukerak izateko. Eskari, proposamen eta iritziak jasoko dituela ere jakinarazi dute.
Zure Errenteria-k datorren asteetan proposamenak jasotzen jarraituko duela adierazi du, “Errenteria murgilduta dagoen gelditasun inertzia” gainditu nahi dutelako.