Euskara ikasleak festa giroan trebatuko dira datozen egunotan
Trintxerpeko Udal Euskaltegiak XXI. Kultur Astea antolatu du datorren asterako, ohi bezala, Santa Ageda bezperaren bueltan eta orotariko jarduerekin.
Igandean hasi (otsailak 1) eta datorren asteko ostirala bitartean (hilak 6) egunero izango dira Trintxerpen kultur jarduerak euskaltegiak antolatuta. Euskara ikasleak ikasgeletatik kalera iren daitezen, eta bide batez, herritarrekin batera euskaraz bizitzeko esperientzia partekatu dezaten izaten da urtero euskaltegiko arduradunen nahia, eta aurten ere horri begirako egitarau oparoa antolatu dute XXI. Kultur Astearen barruan.
Mintzalagunakoek Pagoetara antolatutako mendi irteera batekin hasiko dituzte ospakizunak, igandean, eta sagardotegian bukatu, ohi bezala. Tartean, Santa Ageda bezperako koruak, ikus.entzunezkoak, hitzaldiak eta tailerrak, guztiak izango dute tokia aurtengo egitarauan.
[box]
Egitaraua:
Otsailak 1, igandea
Mendi buelta Pagoetan, Mintzalagunekoen eskutik.
Otsailak 2, astelehena
15:00: Makillaje tailerra.
19:00: Hitzaldia eta diaporama emanaldia. Islandian barrena, Joxean Jimenezen eskutik.
Otsailak 3, asteartea
09:30: Frackingari buruzko hitzaldia, Fracking Ez plataformako Iraitz Elordi eta Estitxu Villamorren eskutik.
Otsailak 4, asteazkena
09:30: Iris In Euskal Herria umore-bakarrizketa, Barry Barrez-en (Barry Manley) eskutik.
19:00: Santa Agedako koruak Gudarien enparantzatik aterako dira Arkaitz Oiartzabal eta Maialen Akizu bertsolariak lagunduta. Ondoren, afari-merienda.
Otsailak 5, osteguna:
19:00: Aitona mantangorria film laburraren (2014ko Mintzalagun Saria) proiekzioa eta Kepa Errasti zuzendari eta protagonistarekin solasaldia, Pasaiako Udal Euskaltegian.
Otsailak 6, ostirala:
Iluntzean Astigarragako Sarasola sagardotegian afaria.
[/box]