Tolosari irabazita lidergoan sendotu dira arrosak
Partida ikusgarria jokatu zuen Donibane Eskubaloiak Usabalen, eta garaipen oso garrantzitsua erdietsi.
Azken segundora arte izan zen lehiatua Donibane Eskubaloiak eta Tolosak lehengo larunbatean jokatutako partida. Sanjuandarrek tolosarren erasoaldia defentsan etetea lortu zutelako lortu zuten gol bakarreko aldea, partida bukatzeko 20 segundoren faltan. 30-31 irabazi zuten partida sanjuandarrek eta garaipenari esker lortutako 2 puntuak gehituta, sailkapenaren lehen postuan aldendu dira arrosak, 3 puntuko aldea ateraz bigarren postuan den Usurbil taldeari. 20 puntu ditu Donibane Eskubaloiak; 17 Usurbilek eta 16 Tolosak.