Rockestrako taldekideak
Osteguneko kontzertuak Reyna tabernara itzuliko dira. Horrela, etzi, 22:30etik aurrera, Rockestra rock eta rock sinfonikoko taldeak kontzertua emango du. Laukoteak hainbat talderen bertsioak jotzen ditu: Pink Floyd, Supertramp, Alan Parson’s Project, Rolling Stones, Eric Clapton edo The Beatles bezalako musikarien bertsioak jotzen dituzte.