Maria Lezo eta Xenpelar kaleetako bidegurutzea berriro asfaltatuko dute
Oraingo harlauzak kendu eta aglomeratu inprimatua jarriko dute, eta Maria Lezo kalea itxita egongo da bi egunez.
Bihar hasiko dira Maria Lezo eta Xenpelar kaleko bidegurutzea berriro asfaltatzeko obrak. Oraingo harlauzak kendu eta aglomeratu inprimatua jarriko dute. Bi egunetan Maria Lezo kalea erabat itxiko dute, eta eguraldi txarra eginez gero, gehiago luzatuko da.
Topo geltokiko aurreko errepide zatia ere itxita dago, aldaketa berbera egiten ari direla eta. Kasu horretan, eguraldiak atzeratu ditu obrak. Pablo Iglesias kaleko garajeetan sartu nahi dutenek, Miguel Alduntzin eta Goiko kaleak erabili beharko dituzte, Gaztelutxoko biribilgunetik sartuta. Esmalteriako garajearen erabiltzaileek, berriz, Andoni Korta kaleko sarbidea bakarrik erabili ahal izango dute.
U33, U5, U6 eta U7 autobus lineak Tulle kaletik irtengo dira.