Papineko industrialdea, Molinao auzoan
Aspaldiko aldarrikapen bati erantzungo dio aurki Donostiako udalak. Izan ere, atzo, Papineko bidea egiteko proiektua onartu baitzuen. Papineko bide berria eraikiz, Molinaoko industrialdea Pasaiako saihesbidearekin lotu nahi ditu Udalak, bide horren bitartez gaur egun kamioien trafikoak Antxoko barrutian nahiz industriagunean sortzen dituen arazoak gainditzeko.
Proiektua onartuta lanak lehiaketara atera eta esleitzea baina ez da faltako egitasmoa gauzatzen hasteko, eta esan dutenez aurki aterako dute lehiaketara. Obra esleituta, zazpi hilabeteko epean eraiki nahi dute bide berria.
Luze jo du denboran Papineko bide berrirako proiektuak. Lurrak liberatu eta desjabetu egin behar izan dituzte lehenik, eta ondoren hainbat lur eremu kutsaduraz libratu, metal astunekin kutsatuta zeudelako.