Errepidea konpondu behar dutela eta, San Markora ezingo da Beraundik igo
Beraungo auzotik San Markoko gotorlekura doan errepidea atonduko du Errenteriako Udalak. Errepidea konpondu, hobetu eta hormigonatu behar dutela eta, aste honetan itxita egongo da errepidea. Gotorlekura igo nahi duenak, Zamalbideko bidetik egin beharko du.