Arramendi magalean dauden herri baratzeetan konpostajea egiten hasi direla jakinarazi du bertako zuzendaritza batzordeak. Horrela, lehenengo konpost piloa hilaren 12an bildu zuten sei boluntariok, auzolanean. Herri baratzeen eremuak hiru konpostaje gune ditu.
Arramendiko baratzean konposta egiten
Lehenengo hondakin organikoekin egindako konpost piloa oihal artean bildu zuten, eta datorren hilabete hasieran ikuskatuko dute. Prozedura bera erabiliko dute gainontzeko piloekin. Zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, “onura ekarriko dio baratze parkeari, datozen hilabeteetan ongarria izango baitute erabiltzaileek”. Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailari zein Donostiako Ekogune fundazioari eskerrak eman dizkiote konpostajea ahalbidetzeagatik.