Kontzertu lirikoa antolatu dute Mindararen alde
Errenteriako PSE-EEk kontzertu lirikoa antolatu du bihar iluntzerako. Madalenaren basilikan izango da kontzertua, eta bertan Consuelo Garres sopranoa, Borja Rubiños oboe jotzailea eta Jon Berruezo pianista ariko dira, 19:30etik aurrera. Mindara elkartearen aldeko kontzertua izango da, Aniztasunaren balioa lelopean.