Sanferminetako txupinazoa, Antxon
Aurtengo sanferminak iragartzeko kartel bila hasi da jada Antxoko jai batzordea. Urtero legez, lehiaketa antolatu dute kartela aukeratzeko. Kartel irabazlea jaietarako karteletan ez ezik, jai egitarauaren azalean ere agertuko da.
Interesdunek maiatzaren 20ra arteko epea dute beren proposamenak helarazteko. Kultur eta Hezkuntza sailean aurkeztu behar dira lanak, kartazal itxi batean, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuta.
Pasaian jaio edota bizi den edonork parte har dezake lehiaketan, eta kartela edozein modalitate artistikoan lantzea izango du, beti ere DIN A3 neurrian. Kartelean “San Fermin Jaiak 2015. Uztailaren 3tik 8ra” testua agertu beharko du, eta ez besterik.
Kartel irabazlea jai batzordeak aukeratuko du eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du. Irabazleak 200 euro eta Leunda tabernan lau lagunentzako otordua jasoko ditu sari gisa.