Besteren artean, Haritz Casabal antxotarrak parte hartuko du saioetako batean
Oiartzungo bertsozaleek asetzeko adina ekitaldi izango dituzte datozen asteetan. Orotara, bi saio eta bertso poteo bat antolatu dituzte, orotara, 15 bertsolarirekin.
Bertso saioak hilaren 17an eta 24an egingo dituzte, biak ala biak ostiralarekin eta 22:00etan udaletxeko pleno aretoan. Hilaren 17koan Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa, Maialen Akizu, Egoitz Aizpurua, Maider Arregi eta Ander Lizarralde izango dira partaideak. Hilaren 24koan, berriz, honakoak bertsolariak: Arnaitz Lasarte, Azpi, Gema Urteaga, Unai Muñoa, Haritz Casabal eta Eneritz Artetxe.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak maiatzean ekingo dio lehen faseari, eta saio horiek prestaketa bezala baliagarri izan daitezke. Izan ere, txapelketa horretan lau oiartzuar izango dira: Ander Lizarraldek eta Arkaitz Oiartzabalek lehen fasean hasiko dute herrialdeko txapelke, Alaia eta Jon Martinek, berriz, udazkenean ekingo diote txapela lortzeko bideari.
Bertso poteoa
Saioak bakarrik ez. Bertsolaritzarekin beste era batera gozatzeko jarduera izango da Oiartzunen hilaren 18an (larunbata). Bertso poteoa egingo dute, antolatzaileen arabera, hirukote “esplosibo” batekin, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Iñaki Aleman. Arratsean hasiko da kaleko saio hori.