Itsas faktoriako kideak Parisen izan dira, itsas ondare kulturalaren inguruko konbentzioan
Albaolako kideak Unescon, ‘San Juan’ galeoiaren proiektuaren aurkezpenean
Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ordezkariak Parisera joan dira Pasaian jendaurrean eraikitzen ari den
San Juan baleontziaren erreplikaren proiektua aurkeztera.
UNESCOren itsas ondare kulturalaren inguruko konbentzioa ari dira egiten Parisen, Unescok antolatuta. Atzo goizean Parisen bilera informatibo bat egin zuten, hondoratutako itsas ondarearen egoera nola dagoen baloratu eta ondoren, hainbat proiektu aurkeztu ziren, tartean
San Juan galeoiarena.
‘San Juan’ baleontzia, Unescoren ikur
UNESCOren kide diren estatuetako berrehun ordezkari baino gehiagoren aurrean egin dute aurkezpena Albaolako kideek eta baita konbentzioaren beste zenbait adituren aurrean ere. Albaolako presidente Xabier Agotek, eta proiektuaren zuzendari Raul Perez Iratxetak gidatu dute aurkezpena.
“Proiektuak bi kontinente batzen dituela” nabarmendu dute, eraikuntzaren aurretik Kanadako gobernuak 30 urtez egin duen ikerkuntza zientifikoa goraipatuz eta proiektuak Pasaiako badia leheneratzeko zein itsas ondarearen sozializazioa ahalbidetzeko baliagarri suertatu dela adieraziz.
Konbentziorako irudi gisa, San Juanaren irudia hautatu du Unescok, eta Albaolaren arabera, horrek UNESCOk Albaolaren proiektuarekin kolaboratzeko duen interesa uzten du agerian. Irudi horrekin aurrera egitea edo ez, datozen egunetan erabakiko omen du Unescok.
Ekitaldian, Albaolaren proiektuaren
bideo berria erakutsi dute.