Askekintza animalien eskubideen aldeko taldea hainbat udalekin bildu da eskaera egiteko
Udaleko eta Askekintzako kideak
Animalien eskubideen aldeko Askekintza taldeak jakinarazi duenez, madalenetako ohiko idi-demarik ez da egingo Errenteria-Oreretan.
Festak Ospatu Animaliak Askatu kanpaina egin zuen Askekintzak iaz, eta aurten Donostia inguruko udalekin bildu da —tartean, Errenteria-Oreretako—, animaliak jaietan ez sufriarazteko proposamena eginez. Hala ere, onartu dute “garaipen” hori lortuta, gizartean lan handia dagoela oraindik eta kontzientziazioa lantzen jarraituko dutela ziurtatu dute.