Raketistak, Eibarko eskolan (1936)
Astebururako antolatu dute antxotarrek Ibaiondo pilotalekuaren herri estreinaldia, eta nola ez, pilota partidak izango dira bi egunetan protagonista nagusiak.
Hainbat pilota modalitate jokatuko dituzte, bihar arratsaldean batzuk eta igande goizean beste hainbat.
Emakumeen pala partidak
Aurten lehenbizikoz emakumeek ere parte hartuko dute urtero San Fermin Jaien atarian jokatu ohi den pala txapelketan, eta txapelketa horretan ariko diren bi bikote ere ariko dira Ibaiondo pilotalekuaren herri estreinaldian.
Horrez gain, igandean, Maria Dolores Larramendi omenduko dute. Raketista profesionala izan zen gazte garaian uztailean 89 urte beteko dituen Maria Dolores Larramendi. 1958. urtera bitarte bizi izan zen Antxoko Hamarretxetan. Familian pilotarako afizioa zuten, –Joxe Larramendiren iloba da– eta oso gazterik hasi zen frontoietara joaten.
Sabadellen, Madrilen eta Logroñon jokatu zuen profesional gisa bost urtez, 15 urterekin hasi eta 20rekin utzi zuen arte. Aurrelari gisa jokatu zuen, raketaz eta larruzko pilotaz, raketistek ohi zuten legez. Pilotari ezizena “Larramendi” zuen, eta izen horrekin jokatu zuen. Azkoitar bat zuen lagun, Rafaela Etxaniz, eta Azkoitian entrenatu izan zuten.
Egitaraua:
Bihar, larunbata: 17:30
- Bote Luze eta Pasaka. Txost taldea (Oiartzun)
- Eskuz: Xala-Etxeberria eta Otxoa eta Biurrun
- Paleta Goma: Vicente-Polo eta Virjilio-Arizabalo.
Etzi, igandea: 11:00
- Paleta goma aulkian: Manu-Bea; Beñat-Santi eta Jurgi-Iñaki
- Eskuz infantilak: Migeltorena-Zaldua eta Lafuente-Ramos.
- Neskak palaz: Arrieta-Gookoetxea eta Irazustabarrena-Mendizabal.
Maria Dolores Larramendi raketistari omenaldia
- Eskuz afizionatua: Santxo-Flores eta Barandiaran-Ugalde.