Afaria eta kontzertuarekin itxiko du kanpaina EH Bilduk
Landaren izango dira bi ekitaldiak; Kontaketa Festa antolatu dute iganderako
Gaur gauean bukatuko da hauteskunde kanpaina, eta agurtzeko asmoz, Orereta/Errenteriako EH Bilduk afaria eta kontzertua antolatu ditu. Afaria 21:30ean hasiko da, eta ondoren O’Club taldea ariko da. Afarirako txartelak ohiko lekuetan eros daitezkeela adierazi du koalizioak.
Bestalde, iganderako Kontaketa Festa prestatu dute. Foru Plazan izango da, 20:00etatik aurrera. Hauteskundeen datuen berri emateaz gain, telebistarekin konexioak egingo dituzte, eta musikarekin girotuko dute arratsa. Herritar oro gonbidatu dituzte gaurko zein etziko ekitaldietara.