18:00etako datuen arabera, deituta dauden 31.000 errenteriarren %48,79 joan da botoa ematea
Koldo Mitxelena eskolan, botoa ematen
2011ko huateskundeekin alderatuta, parte hartzea igo da aurtengo udal hauteskundeetan. Hauteskunde erroldan dauden 31.000 errenteriarretatik ia erdia joan da bozkatzera, 18:00etako datuen arabera. Duela lau urte baino lau puntu gehiago dira hori.
Normaltasunez joan da jardunaldia, orain arte behintzat. Alaberga auzoan EHNArekin bozkatzeko arazoak egon dira goizean, baina gero normal erakutsi ahal izan da.