Elizaldeko LH 6. mailako ikasleek historiaurrea zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa izan dituzte ikusgai eta ikasgai.
Raoul Servert geomorfologoa Elizaldeko ikasleekin
Ikasturtea amaitu baino lehen, Elizaldeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Historiaurrea zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Mediatekan, Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa izan dituzte ikusgai eta ikasgai. Osotara, bi orduko 6 saio izan dituzte.
Saio hauek guztiak Raoul Servert geomorfologoak gidatu ditu. Bertako ikasle biren aita denak ibilbide eta curriculum luzea du. Besteak beste Valentziako Unibertsitateko Politeknikoko irakasle da. Erabilitako materiala KRIPTA S.L. ren berezko bildumatik hartua izan da. Aipatu bilduma bakarra da eta bereziki hezkuntza mundurako sortutakoa da.
Historiaurrearen ongi aztertzeko tresneria eduki dute ikusgai, eta nola erabili ere ikasi eta ikusi dute. Batez ere, arkeologia, paleontologia eta paleoantropologia izan dira gehien sakondu dituztenak. Hau dena, eskalan egindako erreprodukzioak erabiliz lortu dute, pieza hauek “Epoxi” erretxinaz eginak dira. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, harriekin egindako armak, erremintak, musika tresnak, pinturak, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lanabesak, errotak, etab. gertutik ikusi, ukitu eta aztertzeko aukera pare gabea izan dutela, museoa gelan edukitzea bezala izan da
Benetako eskalan egindako tximino antropomorfo handien busto eta kaskezurrak izan dira ikasleen arreta gehien erakarri dutenak: giboiena, gorilena, orangutanena edo txinpantzeena, adibidez. Gizakien aurretik zeuden Orrorinena eta Toumaiarena ere izan dute, hominido garrantzitsuenak ere aztertu dituzte; hala nola, Australopiteko desberdinak, Parantropoak, Homo habilisa, Homo ergaster/erektusa, Neandertala, eta Homo sapiens-sapiensa edo gaur egungo gizakia.
Historiaurrea ongi ulertu ahal izateko tailerrak egin dituzte ikasleek. Anatomia, harriekin egindako tresnak, zeramika, ehiza errepresentazioak, Paleolito eta Neolitoko pintura-muralak, nekazaritza eta abeltzaintza eszenak etab.
Elizaldeko ikasleak oso pozik entzun dute eta asko eskertu diote Raoul Serverti eta bere lankideei eginiko lana. Material pribilegiatua izan dute esku artean eta ederki estimatu dute.
Aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko asmoz, Elizalde Ikastetxe Publikoak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Raoul Serverti egindako lanagatik eta erakutsitako adeitasunagatik.