Garai bateko komedianteen ikuskizunak oinarri hartuta kalera aterako dira zazpi aktoreak. Lezon estreinatu zuten lana joan den larunbatean, arrakasta handiarekin.
Altzibarko Albisturrene etxean jaio zen Juanito Arozena, 1930ean. Ume zela hasi zen txistua eta solfeoa ikasten Dionisio sakristauarekin; aita ere txistularia eta danbolinteroa zuen.
Errenteriako Hiria Sari Nagusia-Arku Tiroko Ostadar txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa egingo dute larunbatean egingo dute Beraungo zelaian.
Lehengo astean Zumarragan lan istripuan hildako sanjuandarraren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Donibanen, LABek deituta.
Sardina postua jarri nahi dute koadrilek uztailaren 20ra arteko epea dute eskaera bideratzeko
larunbatean jokatu ziren Antxoko pala txapelketako finalak, emakumeena eta gizonena. Ondoren bazkaria egin zuten. Oarsoaldeko Hitza.
Ostiralean ukendu eta sendabelarrei buruz ariko dira Urdabururen egoitzan, 17:00etatik 19:00etara.
Getxon egon ondoren, Pasaian porturatu da Espainiako Armadako itsasontzia
Azabaratza kontsumo taldeak denboraldi berria hasiko du, eta izena eman daiteke jada. Kalitatezko jaki ekologikoak erosten dizkiete ekoizleei
Aurkari latza dute aurten San Juanen eta Hibaikaren emakumeen traineruek: Zumaia. Asteburu honetan ere zumaiarren atzetik ibili dira Oarsoaldeko bi traineruak.
'Munstroek pixa egiten dute ohean' lanarekin, bigarren aldiz irabazi dute Etxepare saria bi oiartzuarrek; udazkenean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak.
Hitzarmen kolektiboak berraktibatzeko eskatu dute UGT, LAB, eta CCOO sindikatuek
Haurren Eguna ospatuz bukatuko dira gaur San Pedroko jaiak
VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteko Eneko Viñuela eta Basherri elkarteko Leo Argote ariko dira elikadura eta nekazaritzari buruz.
Taldearen irizpideak azaltzea da batzarraren helburua eta horrekin batera lan ildoak zehaztuko dituzte batzarkideek. Kultura aretoan izango da batzarra 19:30ean.
Odol emaileen beharra dutela nabarmendu dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik. Hori horrela, gaur (hilak 30) odol erauzketa izango da anbulatorioan, 18:00etatik aurrera.
Uztailean eta abuztuan 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik biblioteka.
Protokoloa abian jarri du udalak, eta txosna eta tabernetan puntu lila jarriko dute
Sanferminetako krosa egin zen atzo Antxoko kaleetatik parte hartze handiarekin. Bertan irabazle Unai Hernandez eta Ana Cruz izan ziren.
Aiko taldeak Euskal Herriko plazetan jotzen den musika eskainiko du eta Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikoteak euren lurraldean zabaldua egon den formazioa azalduko du.