Aiko taldea eta Bretainiako musika Herri Musikaren udako kontzertuan
Aiko taldeak Euskal Herriko plazetan jotzen den musika eskainiko du eta Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikoteak euren lurraldean zabaldua egon den formazioa azalduko du.
Udako kontzertua izango da larunbatean Soinuenea Fundazioak antolatuta. Aiko taldea eta Bretainiako musika entzun ahal izango dira Doneztebe plazan, 19:00etatik aurrera.
Aiko taldeak Euskal Herriko plazetan jotzen den musika eskainiko du eta Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikoteak euren lurraldean zabaldua egon den formazioa azalduko du; hau da, bonbarda eta biniouak osatutakoa.
Kontzertua bukatuta, afari musikatua izango da Kontzejupean. Bertan afaltzera animatzen denak txartela Amazkar tabernan erosi beharko du (18 euro).
Dantza tailerra
Larunbatean ere, Bretainiako herri dantzak ikasteko aukera izango da. Yann Pelliet eta Konogan an Habaskek gidatuko die tailerra Doneztebe plazara hurbiltzen den orori. 12:00etan hasiko da tailerra.
Bideoan Konogan an Habask bonbardarekin eta Yannick Martin biniouarekin.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.