Aita Manuelen jaiotetxea izandakoan argazkia eta plaka jarri dituzte
Aurrerantzean San Pedrora doazen bisitariek Arraunlari kaletik ikusi ahal izango dute patroi handiaren jaiotetxea izandakoa
Aita Manueli San Pedroko bere jaiotetxean jarritako argazkia eta bertsoa
Sanpedrotarrentzat miresteko pertsonarik bada, horixe Aita Manuel da.
Manuel Arrillaga Arzak ‘Aita Manuel’, traineru estropadetako patroi ospetsuenetakoa izan zen.
Sanpedrotarra jaiotzez, bertan hasi zen arraunean. Hamar aldiz irabazi zuen
Kontxako Bandera, lehena arraunlari zela eta beste bederatziak patroi lanetan, guztiak San Pedrorekin.
Herriak dion miresmen horren adierazle, herritarrek beren jaiotetxean jarri berri duten argazkia eta plaka, San Pedrora iristen den oro jakin dezan non jaio zen arraunaren historian San Pedroren izena handi egin zuen patroia.